Applications imbriquées
Albisteak
Retour San Joan 32-40 eremuko aparkalekuak itxiko dira bi aste inguruan eremu horretako ur-hoditeria aldatzeko
23·12·2022
San Joan 32-40 inguruko ur hoditeria puskatu ostean, behin-behineko irtenbidea eman zitzaion hornidura bermatzeko, baina orain, behin betiko irtenbidea emateko tuberia aldatuko da.
Horretarako beharrezkoak diren lanak egiteko eremu horretako aparkalekuak libre geratu behar dute, eta, beraz, zonalde hori itxita egongo da bi aste inguruz.
Udaltzaingoak dagoeneko jarri ditu hesiak astelehenerako dena libre egon behar baita.
Barkamena eskatzen da aldez aurretik sor daitezkeen eragozpenengatik.