Applications imbriquées
Agrégateur de contenus
Renfek tren zerbitzua eten egingo du azaroaren 26tik 28ra, obren ondorioz, eta autobus bidezko zerbitzu alternatiboa eskainiko du
24·11·2022
Renfek Urnietako Udalari jakinarazi dio Andoain eta Irun arteko tren-zerbitzua eten egingo duela azaroaren 26tik 28ra, Adifek eta Euskal Trenbide Sareak (ETS) Gipuzkoako trenbide-sarean egiten ari diren obren ondorioz, abiadura handiko linea Frantziako mugaraino lotu ahal izateko.
Autobus zerbitzu alternatiboa
Bidaiarien mugikortasuna bermatzeko, Renfek autobus bidezko errepideko garraio zerbitzu alternatiboa ezarri du egun horietan guztietan.
Urnietan, erabiltzaileek Renferen autobusak hartzeko aukera izango dute Idiazabal kaleko 42. zenbakian kokatuta dauden geltokietan.