Applications imbriquées
Albisteak
Retour Postagaingo makina estatikoak Zabaletako parkean kokatu dira, Ermotegiko 27 HEA obraren ondorioz
.
06·04·2021
130 etxebizitza eraikiko dira Ermotegi 27 HEA eremuan, eta obra horren beharrak direla eta, Postagain parkean zeuden eta pertsonen mugikortasuna hobetzeko balio duten kirol-makina estatikoak birkokatu egin dira.
Zabaleta parkea
Makinak birkokatzeko ahalik eta lekurik egokiena bilatzen saiatu da Udala, eta Zabaleta auzoko parkean instalatzea erabaki da. Lekualdaketa egina dago eta herritarrek normaltasun osoz erabil ditzakete berriro makinak.