Applications imbriquées
Albisteak
Retour Plazido Muxikako harmailetako ostadarra margotu du berriro Arantza Iturbek
07·11·2023
Plazido Muxika plazako harmailetan Arantza Iturbe urnietarrak sorturiko ostadarra margotu zuten hainbat herritarrek elkarlanean 2017.urtean. Irudi horren bidez urte osoan zehar dibertsitate sexualaren eta berdintasunaren aldeko mezua presente egotea zen asmoa.
Urte hauetan ordea, koloreak higatuz joan dira apurka-apurka eta Iturbe egileak berriro pintatu du harmaila kolore bizi-biziekin utziz.
Hau da irudiaren gainean Iturbek eman zuen azalpena sortu zuenean: “Horma-irudia hirukiz osatuta dago, 7 pieza geometrikoz osatutako antzinako Tamgan txinatar jolasa gogora ekartzen diguna, eta irudi desberdinak egiteko dena. Horma-irudi honetan piezak bata bestearekin lotzen dira, ostadar batetik ateratzen den herensugea osatuz. Ostadarrak gure gizartea irudikatzen du. Denok gara pieza bat eta denok dugu gure tokia, baita heterosexualak ez direnak ere. Herensugeak mendebaldean konnotazio negatiboa duen arren, ezkutuko altxorren zaintzailea da eta hari egin behar diogu aurre bertara iritsi ahal izateko. Herensugeak gure itzal aldea ezkutatzen du, onartu nahi ez dugun hori. Horregatik izaten zaio beldurra. Herensugea gainditzen dugunean, sentimendu eta pentsamendu ez dualaren purutasuna lortzen dugu (gizona-emakumea, maitasuna-gorrotoa, etab.) bizitzari beste ikuspegi askotatik aurre eginez. Laburbilduz, gizarteari egindako deia da, herensuge horri ateratzen utz dakion, eta pertsona guztiak errespeta ditzagun, edozein delarik ere beren sexu orientazioa”.