Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Agrégateur de contenus

PCR probak Urnietan, bihar arratsaldetik aurrera, Covid 19-ren hedapena geldiarazteko

.

21·10·2020


Urnietan azken egunetan izan den kutsatze-kopuru handia dela eta, Osakidetzak PCR probak egingo ditu bihar arratsaldetik aurrera, sintomarik ez duten pertsonak hautemateko, udalerrian bizi dugun egoeraren ahalik eta erradiografiarik onena egiteko eta, horrela, birusaren hedapena murrizteko. Neurri hori Udalak astelehenean hartutakoei gehitu behar zaie. Horietatik nabarmenenak pertsona gehien igarotzen diren udal-espazioak ixtea eta parkeak erabiltzeko ordutegia mugatzea dira.

Probak 13 eta 40 urte bitarteko pertsonei egingo zaizkie bihar 15:00etatik aurrera Urnietako udal pilotalekuan. Probek ostiral goizean jarraituko dute, eta behar izanez gero, larunbatean ere egingo dira. Horretarako, ezinbestekoa izango da aldez aurretik hitzordua hartzea.

Jorge Segurado Urnietako alkateak proba egitera joatearen garrantzia azpimarratu du eta herritar guztiei laguntza eskatu die joera negatiboa ahalik eta lasterren iraultzeko. Era berean, osasun-agintariek emandako prebentzio-neurriak betetzearen garrantzia azpimarratu du. Halaber, gizarte-harremanak ahal den neurrian mugatzearen garrantzia gehitzen du. Zentzu horretan, azaldu du une honetan egokiena familia-bilerak eta lagunekin izandako topaketak bertan behera uztea dela.

Non egingo dira probak? Urnietako udal frontoian.

Nork egin dezake proba? 13 eta 40 urte bitarteko pertsona guztiek.

Zer ordutegitan egingo dira probak?

  • Osteguna: 15: 00etatik 19: 30era
  • Ostirala: 8: 30etik 14: 00etara eta 15: 00etatik 19: 30era

Hitzordua eskatu behar da proba egiteko? Bai, aurretiko hitzordua ezinbestekoa da proba egiteko.

Zein telefono-zenbakira deitu behar da hitzordua hartzeko? Honako zenbaki hauetara dei daiteke bihar goizeko (urriak 22) 8:00etatik aurrera.

  • 943006680
  • 900203050

PCR probak Urnietako ikastetxeetan ere

Aipatutako adinetako herritar guztiez gain, Egape eta Magale ikastetxeetan ere egingo dira probak, haientzako ezarritako dinamikari jarraiki, zeina ikastetxeek gurasoei jakinaraziko dieten.

Zorrotz bete behar diren prebentzio-neurriak:

  • Erabili musukoa uneoro.
  • Eskuak maiz garbitu
  • 1,5 metroko distantziak errespetatu
  • Saihestu pilaketak.
  • Berrogeialdiak zorrotz egin.
  • Sintomarik izanez gero, deitu Urnietako osasun-zentrora: 943 00 66 80.

Agrégateur de contenus

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

Agenda kulturala

AGENDA