Applications imbriquées
Albisteak
Retour Oscar Terolen “¡Por comentarlo!” monologoa otsailaren 21ean Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
09·02·2021
Oscar Terolek “¡Por comentarlo!” monologoa eskainiko du Sarobe arte eszenikoen gunean. Terol gidoilari, aktore, idazle eta zuzendari ezaguna da. "Qué pasa pues!", "Vaya Semanita", "Made in China", "Al rescate" edo Antena 3ko "allí Abajo" bezalako programen sortzailea. Baita, euskaldunen inguruko hainbat umorezko libururen idazlea ere: hala nola, "Todos nacemos vascos", "poner un vasco en su vida" eta "Técnicas de la mujer vasca para la Doma y montta de sendos”.
- Eguna: otsailak 21
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe
- Hizkuntza: gaztelania
- Prezioa: 5 euro
2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira otsailaren 14 arte arte izena ematen duten urnietarren artean.
Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan
PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.
Sinopsia: Oscar Terolek gaurkotasunari errepasoa egiten dio umore klabean, norbaitek gertatzen ari dena kontatzea nahi duen ikusle batekin duen begirada konplize bitxiarekin. Ikuskizun bizia da, egunero-egunero gaurkotasunera eta berau garatzen den herrira egokitzen dena. Denok ditugun sentipen aitortu ezin horietatik askatu eta adiskidetu egiten gaituen umorea. Begirada ironikoa, batzuetan urratzailea, arima masaiatzen duena, estresetik askatzen duena eta burua lasaitzen duena.
Oscar Terolek bere alderdi musikala aurkezten digu hemen, berak konposatutako hiru abesti abestuz, gitarrarekin lagunduta.
Sarrerak otsailaren 15ean jarriko dira salgai Sarobeko bulegoan.