Applications imbriquées
Agrégateur de contenus
28·01·2022
Odol emate saio berri bat izango da gaur (urtarrilak 28), Gaztelekuan, 16:30etik aurrera. Azken hilabeteetan bezala ezinbestekoa izango da hitzordua hartzea.
Gaztelekuan
Azken boladan Lekaio kultur etxean gauzatu dira odol emate saioak, baina, orain, lekua aldatu da eta Plazido Muxika plazan kokatzen den Gaztelekuan egingo da.
Txanda aurretik hartu behar da
Odola eman nahi duten pertsonek eta oraindik txanda hartu ez dutenek ondorengo telefono zenbakira deitu behar dute txanda hatzeko: 943 00 78 84.
Sintomak dituztenak ez
Hori bai, katarroa, mukiak edo eztula bezalako sintomak dituzten pertsonei ez gerturatzea eskatzen zaie.
Segurtasun neurriak
Odol ematea beharrezkoak diren segurtasun neurriekin gauzatuko da, eta horretarako, aipatu moduan, txandak banatuko dira odola ematera gerturatzen diren pertsonen artean jende pilaketak ekiditeko.