Applications imbriquées
Albisteak
Retour Urnietako udal kiroldegia kudeatzeko lizitazio berria abian
01·02·2024
- Kiroldegiaren kudeaketari dagokion lizitazioa 2023ko amaieran hutsik geratu zen, eta Udalak zerbitzu hori berriro lizitaziora ateratzea erabaki du, aurrekontu-partida handituz.
- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko azken eguna 2024ko otsailaren 9a izango da, udalaren webgunearen kontratatzailearen profilaren bidez.
Urnietako Udalak, 2024ko urtarrilaren 25eko osoko bilkuraren erabakiaren ondoren, udal kiroldegia kudeatzeko lizitazio berria jarri du abian.
Lizitazio-iragarkia iazn Euskadiko Kontratazio Publikorako Plataforman argitaratu eta 2023ko abenduaren 29ra arteko epea izan arren, ez zen 1 loterako proposamenik jaso, kiroldegiko kudeaketa-zerbitzuari dagokiona, eta lote horren lizitazioa hutsik geratu zen. Egoera horren aurrean, eta kiroldegiaren kudeaketa eraginkorra eta kalitatezkoa bermatzeko asmoz, Udalak zerbitzu hori berriro lizitaziora ateratzea erabaki du, aurrekontuko partida handituz.
1. loterako esleitutako urteko aurrekontua 353.651,94 eurokoa da, gehi BEZa. Zerbitzuaren barruan sartzen dira, besteak beste, ekipamenduaren harrera eta administrazioa, jarduera fisikoaren sustapena, igerileku-denboraldian uretako sorospen-zerbitzua, mantentze-lanak, eskola-kirolaren koordinazioa eta kiroldegiko zerbitzu guztien koordinazio osoa.
Urnietako Udalak kirol instalazioen kudeaketan espezializatutako enpresak gonbidatzen ditu euren proposamenak aurkeztera, urnietarren ongizatean eta kirol garapenean lagunduko duen kalitatezko zerbitzua eskaintzearen garrantzia azpimarratuz.
Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko azken eguna 2024ko otsailaren 9a izango da. Proposamenak Urnietako Udalaren kontratatzailearen profilaren bidez bidali beharko dira, udalaren webgunean eskuragarri.