Applications imbriquées
Albisteak
Retour Muskulazio eta kardio gelak itxita egongo dira goizez martxoak 15-18 bitartean, garbiketa zerbitzuaren greba dela eta
12·03·2021
Gipuzkoako eraikinetako eta lokaletako garbiketa sektoreak greba deialdia egin du martxoaren 15etik 18ra, eta egun horietako goizetan kirol instalazioak garbitzeko eta desinfektatzeko baldintzak bermatzea ezinezkoa denez, Udalak moduluak ixtea erabaki du. Hau da, goizetan ezin izango da muskulazio edo kardio geletara sartu.
Arratsaldeetan irekita
Arratsaldeetan ostera, instalazioak irekita izango dira, izan ere, eguerdian garbiketa eta desinfekzio lanak gauzatuko dira. Aldagelak ordea, ezingo dira erabili.
Eskubaloiko pistan eta futbol zelaian egiten diren jarduerak bere aldetik, egiten jarraitu ahal izango dira lau egun horietan.
Ostiralean goizez bakarrik
Greba ostegunean amaitzen denez, ostiraletik aurrera ohiko ordutegira itzuliko da kiroldegia, baina ostirala San Jose eguna izanik jai-eguna denez, goizeko ordutegian soilik irekiko da.
Udalak barkamena eskatzen du sortutako eragozpenengatik eta goiz horietan zerbitzu horiek ez eskaintzeagatik.