Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Mikel Pagola elkarrizketatu dute Euskadi Irratian Urnietako LH6-ko ikasleekin parte hartze prozesuan buruturiko lanketaren gainean

.

07·07·2021


Mikel Pagola Urnietako Udaletxeko zinegotzia elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko Baipasa saioan. Egapeko eta Magaleko LH6-ko ikasleekin buruturiko parte hartze prozesuaz galdegin diote bertan.

Aurrekontu irekietara bideraturiko 150.000 euroetatik 15.000 euro baliatuko dira ikasleek egindako proposamenetatik hautatu direnak gauzatzeko. Magaleko eta Egapeko ikasleek lan sakona eta serioa egin dute eta beraiek proposaturiko 5 hobekuntza egingo dira eta beste bat sakonago aztertuko da:

  • Berrasoeta parkeko futbol zelaia hobetu.
  • Etxeberri plazako atzeko partean iturria jarri.
  • Urbita kalean hesi bat jarri.
  • San Joan plazako iturria hobetu.
  • Guria taberna ondoko iturria ordezkatu.

Bestalde, sakonago aztertuko da Parkour eremu bat sortzeko aukera.

Udalak 16 urtetik beherako herritarrak parte hartze prozesuen dinamikan barneratzeko gauzatu duen lehen saiakera izan da eta oso esperientzia emankorra suertatu da. Euskadiko Eskola Kontseiluak gutun bat helarazi dio Udalari ikastetxeekin batera aurrera eramandako proiektua goraipatuz eta ikastetxeei zorionak emanez.

 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA