Applications imbriquées
Albisteak
Retour Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek udal frontoian egingo diete harrera urnietar txikiei
05·01·2024
Gaurkoa urteko gau magikoenetako bat izango da, txikienek ilusioz biziko baitute ekialdeko hiru errege magoen etorrera. Eguraldiaren aurreikuspenek arratsalderako euri dezente iragartzen dutenez, erregeen desfilea bertan behera geratuko da. Hala ere, Urnietan izango da errege magoekin egoteko aukera.
16:00tan egingo zaie harrera errege magoei San Migel elizan eta bertan egongo dira 17:30ak arte gutunak jasotzen eta argazkiak ateratzen.
Ondoren, 18:00etan,erregeak frontoira gerturatuko dira eta bertan, haurren eskariak entzuteaz gain, 0 eta 6 urte bitarteko Urnietan erroldatutako haurrei oparitxo bana emango diete. Frontoiko ateak erregeak iritsi aurretik irekita egongo dira.