Applications imbriquées
Albisteak
Retour Mar Mar teatroa konpainiaren “Arrainak bihotzean” antzezlana ikusteko sarreren zozketaren irabazleak
24·01·2024
Mar Mar teatroa konpainiaren “Arrainak bihotzean” antzezlana ikusgai izango da otsailaren 11n Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: otsailak 11
- Ordua: 17:30
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: 3 euro
Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu izena eman zuten urnietarren artean.
Zozketa gauzatuta, hauek izan dira irabazleak:
- Joanna Gomez Infante
- Josune González Martínez
- Izaro Perez de Arenaza Aguirre
- Elisabete Etxezarreta Atxega
Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte.
Gainerakoentzat sarrerak (3 €) salgai daude Sarobeko bulegoan. Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00. Online ere eros daitezke sarrerak.
Sinopsia: Martik ez daki non bizi diren beldurrak, hortaz lasai bizi da kresal usaina duen herri polit batean. Aita marinela du eta portuan, bere zain dagoen egun gris batean, ekaitz batek uretara jaurtitzen du. Nahitaezko bidaia hasiko du itsas hondoan zehar, horretarako arrainen eta beldurren hizkuntza ikasi behar badu ere.