Applications imbriquées
Agrégateur de contenus
2023·12·20
Loratu zerbitzua, herriko adineko pertsonei zuzendua Urnietako Udalak gizarte zerbitzuen bidez herritarren eskura jartzen ditu hainbat zerbitzu eta horietako bat da Loratu.
Zerbitzu honen barruan taldeko jarduera dinamiko eta ludikoak eskaintzen zaizkie herriko adineko pertsonei astelehenetik ostiralera Elkarteen Etxean 10:00-13:00 bitartean profesional espezializatu baten laguntzarekin. Halaber banakako jarraipena egiten zaie erabiltzaileei.
Loratu zerbitzua autonomia egoera, mendekotasun arriskua edo mendekotasun arina aitortua duten 60 urtetik gorako urnietarrei zuzendua dago. Garatzen dituzten jardueren artean, osasun fisiko eta koginitiboa lantzeko ariketak, gizarte harremanak lantzekoak, partaideen arteko harremanak sustatzekoak, eguneroko bizitza antolatzekoak eta ongizate emozionala lantzekoak aurkitzen dira.
Informazio gehiago
Izen-ematea Interesa duten pertsonek urteko edozein momentutan dute izena emateko aukera eskaera udal gizarte zerbitzuetan eginda. Horretarako hitzordua telefonoz 943008000 edo emailez urnietakoudala@urnieta.eus eskatu daiteke.
LORATU - Eguneko arreta zerbitzua