Applications imbriquées
Albisteak
Retour Liburu bat oparituko zaie apirilaren 22an liburutegira mailegu bat egitera joaten diren bazkideei
21·04·2022
Apirilaren 23a Liburuaren Nazioarteko Eguna da. Egun horren harira eta irakurzaletasuna eta Urnietako historia bultzatu asmoz, bihar, apirilak 22, liburutegira mailegu bat egitera gerturatzen diren bazkideei beste liburu bat oparituko zaie.
Bi liburu aukeran
Oparituko diren liburuei dagokienean, 2 eskainiko dira aukeran 14 urtetik gorako bazkideentzat, bakoitzak gustukoen duena hautatu dezan.
- Urnieta, 1936-1945 Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan.
- Urnieta, de Tierra a Villazgo (1402 – 1615).
14 urtetik beherako herritarrei berriz, “Urnieta, Lurretik hiribildura (1402 – 1615)” liburuxka emango zaie opari moduan.
Urnietako Udalak liburutegira gerturatzera eta aukera hau aprobetxatzera animatzen ditu urnietarrak. Liburutegia 9:00-14:00 bitartean egongo da irekita eta liburuak aleak agortu arte banatuko dira.