Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Lehiakortasun programaren bigarren edizioa garatuko da herriko establezimenduen digitalizazioa sustatzeko

.

28·03·2023


Urnietako Udalak Merkataritza Indarberritzeko Plan Berezia (PERCO) osatu zuen 2022.urtean Ikertalde enpresaren laguntzarekin eta “On Bizi” merkatarien elkartearen kolaborazio aktibo eta zuzenarekin. 

Bertan, Urnietako merkataritzaren egoeraren diagnostikoa egiteaz gain, ekintza plan bat ere marraztu zen zenbait lehentasunekin. Horietako bat zen hain zuzen, lehiakortasuna lantzea, izan ere, azken urteetan merkataritzaren papera biziki baldintzatzen duten joerak eman dira. Hala nola, enpresa handien presentzia fisikoa, online kanalen eragina eta ohiko merkataritzaren funtzionalitatean aldaketa.

Egoera horren aurrean herriko saltokien digitalizazioa sustatzeko eta horiek bezeroen beharretara egokitzeko Lehiakortasun programa jarri zuen martxan Udalak iaz. Bertan 9 saltokik hartu zuten parte eta balorazio positiboak egin zirela ikusirik, berriro ere programa bera eskaintzea erabaki da. Bertan formakuntza pertsonalizatua eskainiko da eta establezimendu bakoitzaren beharrak aintzat hartuta talde saioak eta banakako saioak egingo dira.

Izen-ematea

Lehiakortasun programan parte hartzeko interesa dutenek irekita dute dagoeneko izena emateko epea eta azken eguna apirilak 12a izango da. 

IZENA EMAN ONLINE

Bestalde, dudarik eta arazorik izanez gero, ondorengo helbidera edo telefono zenbakira deitzeko edo idazteko aukera dute.

  • merkataritzaurnieta@urnieta.eus
  • 943008033

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA