Applications imbriquées
Albisteak
Retour Saskibaloiko junior mailako Gipuzkoako Txapelketen finalak Urnietan
04·05·2023
Saskibaloiko junior mailako Gipuzkoako Txapelketen finalak jokatuko dira Urnietako udal kiroldegian maiatzaren 7an.
Gizonezkoen finala goizeko 10:00etan jokatuko da eta Oiarso OSKT 05 (Errenteria) eta Aldapeta Maria ikastetxea (Donostia) arituko dira nor baino nor gehiago.
Nesken finala berriz, eguerdiko 12:00etan hasiko da eta bertan Inar optika ISB-k (Azpeitia-Azkoitia) eta Hemen Garbiketaz Eskoriatza KE-k (Eskoriatza) neurtuko dituzte indarrak.
Saskibaloi zaleek ikuskizun eder batez gozatzeko aukera izango dute herrian bertan.