Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Lan-eskaintza: On Bizi elkarteak herriko merkataritza dinamizatzeaz arduratuko den pertsona bat bilatzen du

.

13·09·2023


Urnietako On Bizi merkataritza-elkarteak elkartea eta herriko saltoki txikiak dinamizatzen lagunduko dion pertsona bat kontratatu nahi du.  

Eskaintzaren deskribapena:

Merkataritza dinamizatzeaz arduratuko den pertsona.

Lanpostuaren lekua:

Urnieta.

Bete beharreko eginkizunak:

  • Elkartearen kudeaketa eta plangintza ekonomikoa.
  • Elkartea onuradun duten diru-laguntzak izapidetzea.
  • Udalarekin hitzarmenak negoziatu eta izapidetzea.
  • Kanpainen plangitza eta kudeaketa.
  • Lankidetza-hitzarmenak kudeatzea.
  • Komunikazioa, webgunearen eta sare sozialen kudeaketa.
  • Prestakuntzak antolatzea.
  • Bazkide berriak erakartzea.
  • Izapide burokratikoak.
  • Elkartekidearentzako arreta telefonikoa eta presenziala.
  • Udalarekin lankidetzan aritzea hainbat ekimen abian jartzeko: kanpainak, prestakuntzak, beste proiektu batzuk…
  • Kanpainetako materiala banatzea.

Ezinbestekoa:

  • Euskara C1 maila
  • Enpresen Administrazioko teknikari titulazioa edo antzekoa izatea.
  • Esperientzia

Kontratu mota: aldi baterako

Lanaldi erdia (egunean 4 ordu)

Lanean hasteko data: berehalakoa.

Oharrak:

Profila betetzen baduzu, bidal ezazu zure CVa helbide honetara: urnietaonbizi@gmail.com

Bestalde, ondorengo telefono zenbakietara dei daiteke:

  • 644177697
  • 609402702

Lanbideren bitartez ere izena eman daiteke: https://apps.lanbide.euskadi.net/apps/of_detalle_oferta_trabajo?LG=E&IDRG=162023010666&CTRG=1&ORGN=

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA