Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Kulturarteko topaketa urriaren 16an, Etxeberri plazan

.

05·10·2021


Urnietan bizi garen herrialde desberdinetako pertsonak gure artean ezagutzeko, espazio bat partekatzeko eta bakoitzaren ohiturak eta kultura ezagutzeko asmoz “kulturarteko topaketa” antolatu du Etxeberri plazako auzo elkarteak urriaren 16an. Izan ere, kultur aniztasuna ondare unibertsala da eta ez dago elkarrengandik ikastea baino gauza aberasgarriagorik.

Hala, 16:30etik 20:30era bitartean tailerrez, azokaz, jolas kooperatiboez eta kontzertuez gozatzeko aukera izango da. Halaber, Jaima bat jarriko da te dastaketa egiteko eta Food Truck baten presentziarekin ere kontatuko da, non krepeak, galeteak eta izozkiak erosteko aukera izango den.

Antolatzaileek herritarrak animatzen dituzte parte hartzera. Interesa dutenek nahikoa izango dute egunean bertan Etxeberri plazara gerturatzearekin. Eguraldi txarra egiten badu ostera, ekitaldia Egape ikastolan ospatuko da.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA