Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Agrégateur de contenus

Kultura, euskara, hezkuntza, kirol, haurreria, gazteria eta aisialdiko jarduerak finantzatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki da

.

09·04·2021


Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko martxoaren 18an egindako ohiko bilkuran aurten Urnietako udalerrian kultura, euskara, hezkuntza, kirol, haurreria, gazteria eta aisialdiko jarduerak finantzatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak onartu zituen eta dagoeneko argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Dirulaguntzak honako jarduera hauetarako eskatu ahalko dira:

I. eranskina: jaietan nahiz urteko beste edozein garaitan garatzen diren kultura, aisia, kirola, haurreria, eta gazteriarekin loturiko ekintzak eta jarduerak.

  • Eskatzailea: Dirulaguntza hori emateko arrazoia den jarduera egin behar duen irabazi asmorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoa, edo dirulaguntza jaso izana legitimatzen duen egoeran dagoena.
  • Epea: 2021eko apirilaren 23an bukatuko da.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

II. eranskina: musika grabazio amateurrak.

  • Eskatzailea: Urnietan erroldatuta, eta taldeen kasuan, kideen bi herenak gutxienez.
  • Epea: 2021eko azaroaren 30ean amaituko da.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

III. eranskina: eliteko kirolariak

  • Eskatzailea: Urnietan erroldatua, 16 urte Beteta izatea, banakako eskaera, Udalaren beste dirulaguntzarik jaso ez izatea xede bererako.
  • Epea: 2021eko apirilaren 23an amaituko da.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

IV. eranskina: aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak euskaraz

  • Eskatzailea: 2020-2021 ikasturtean aisialdiko begirale edo aisialdiko zuzendari ikastaroa egin izatea, urnietan erroldatuta egotea, 16 urte beteak izatea, ikastaroa euskaraz eta EJ-k homologatua izatea, ikastaroaren alderdi teorikoa gainditzea eta dagokion epe barruan titulua lortzea.
  • Epea: 2021eko irailaren 1etik 30era.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

V. eranskina: euskarako ikastaroetako matrikula

  • Eskatzailea: matrikula epe barruan ordaintzea, Urnietan erroldatuta egotea, ikastatoaren %80ko asistentzia gutxienez, ikastaroaren aprobetxamendu ona izatea.
  • Epea: 2021ko uztailaren 1etik irailaren 30era.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

VI. eranskina: HH-helduen heziketa iraunkorretako ikastaroetarako bidaiak.

  • Eskatzailea: Urnietan erroldatuta egotea, Urnietan eskaintzen ez den maila eta ordutegi bateko ikasle izatea, Andoaingo, Astigarragako, Hernaniko, Lasarte-Oriako edo Usurbilgo HHI-Helduen Heziketa Iraunkorreko zentro bateko ikasle izatea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Gradua lortzeko ikasle izatea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduko ikasketez gain, Buruntzaldeko HHI zentro batek eskaintzen duen beste edozein ikastarotan izena emandako langabetuek ere dirulaguntza hau jaso ahalko dute.
  • Epea: ikasturteko lehenbiziko lauhilekoan soilik matrikulatuta egon direnek dirulaguntzaren eskaera 2021eko apirilaren 23 arte aurkeztu ahal izango dute, eta gainontzeko guztiek berriz, eskaera 2021eko uztailaren 1etik 30era bitartean aurkeztu beharko dute.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

VII. eranskina: Ur inguruneko ikastaroak burutzeko bidaiak

  • Eskatzailea: Urnietan erroldatuta egotea eta Urnietako kirol instalakuntzetan bazkide izatea, Urnietan eskaintzen ez den ur inguruneko ikastaroetan ikasle izatea.
  • Epea: 2021eko uztailaren 1etik 30era.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

VIII. eranskina: establezimendu komertzialetako errotuluak euskaraz jartzea.

  • Eskatzailea: Dirulaguntza establezimenduaren fatxadan jarritako errotulu nagusiarengatik emango da, errotuluak euskara hutsez edo euskaraz eta gazteleraz egon behar du, errotulu nagusiak izen berezia bakarrik badu, ez da dirulaguntzarik emango, dirulaguntza jaso ahal izateko, eskatzaileak Urnietako ekonomia-jardueren erroldan azaldu behar du, dirulaguntza izaera ofizialekoak ez diren merkataritza edo/eta zernahi motatako erakundeei eman ahal izango zaie, establezimendu bakoitzak gehienez ere lau urtean behin jaso ahal izango du dirulaguntza hau.
  • Epea: Errotulua jarri ondorengo 90 egunen barruan egin behar da eskaera. Ordainagiri edo fakturaren data hartuko da estreinako egun moduan.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

Dirulaguntza horien gaineko informazio guztia Urnietako Udalaren webgunean dago:

  • Nork eska dezake
  • Non eska dezake
  • Araudia
  • Eskaera orriak
  • ….

Agrégateur de contenus

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

Agenda kulturala

AGENDA