Applications imbriquées
Albisteak
Retour Kultur eskaintza zabala udazkenean
06·10·2020
Covid 19-ren ondorioz bizi dugun egoera dela eta, egokitu eta berrasmatu egin behar dugu aisialdia eta gozamena bermeekin eta modu seguruan bateragarri egitea ahalbidetuko diguten formula alternatiboak bilatzeko, kontrolik gabeko pilaketak saihestuz.
Horrela, une zail hauetan ere kulturari balioa ematen jarraitzeko asmoz, Udalak eta Poxta Zahar elkarteak hainbat jarduera antolatu dituzte udazkenerako “UdazkeneanK” ekimenaren barruan, segurtasun neurri guztiak bermatuz. Denetarik eskainiko da eta adin guztietako pertsonei zuzendua.
Sarrerak eta zozketak
Sarrerei dagokienean, Udalak antolaturiko ordainpeko ekintzetan 2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira ikuskizuna baino 2 aste lehenago eta astean bertan aurresalmenta jarriko da abian. Era berean, sarrerak internet bidez eskuratzeko aukera ere izango da.
Udalak antolaturiko doako ekintzetan berriz, gonbidapenak Saroben izango dira eskuragai, eta ipuin kontaketen kasuan ostera, edukiera bete arte egongo da sartzeko aukera.
Poxta Zaharrek antolaturiko ekintzetan bestalde, ez da zozketarik izango eta sarrerak aurrez hartu beharko dira Saroben.
MUSIKALA: Kutsidazu bidea Ixabel – Demode Quartet
Eguna: urriak 10
Ordua: 19:00
Lekua: Sarobe
Prezioa: 5 euro
Hizkuntza: euskara
Antolatzailea: Udala
Sinopsia: 90 minutuko komedia musikal honetan, Juan Martín donostiar gaztea mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzea helburu hartuta. Baserriko familia aitak, alaba gazteak eta amonak osatzen dute.
Han dagoela, abesti eta abesti artean, egiaztatuko du baserrian bizi direnek darabilten euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin.
HITZALDIA: Antonio Garmendia, Urnietako azken zesteroa – Luis Mari Zaldua
Eguna: urriak 15
Ordua: 19:00
Lekua: Sarobe
Prezioa: doan
Hizkuntza: euskara
Antolatzailea: Udala
Sinopsia: Urnietako herriak betidanik izan du harreman estua saskigintzarekin, nahiz eta gaur egun desagertutako lanbidea izan. Aurreko mendearen hasieran, 17 saskigile familia ba omen ziren Urnietan eta horren berri emateko, gure azken saskigilea izan zen Antonio Garmendia oroituz, lanbide kuttun horren gaineko informazioa jasoko dugu.
IPUIN KONTALARIA: Marisa Tabernero
Eguna: urriak 16
Ordua: 17:30
Lekua: Lekaio
Prezioa: doan
Hizkuntza: euskara
Antolatzailea: Udala
Sinopsia: Urnietako udal liburutegiak, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, etxeko txikienentzako ipuin kontaketa saioak antolatu ditu. Saioa lau urtetik gorako haurrei zuzendua egongo da.
KALE ANTZERKIA: Prozak – Malas Compañias
Eguna: urriak 17
Ordua: 18:00
Lekua: Egape ikastola
Prezioa: doan
Hizkuntza: hitzik gabe
Antolatzailea: Udala
Sinopsia: Ikuslego guztientzako ikuskizun honetan umoreak eta zirkuak bat egiten dute: akrobaziek, aereoak eta objetuen manipulazioak betiko zirkuaren “troupe”-ak gogora ekarriko ditu batere ohikoa ez den familia baten bitartez.
KONTZERTUA: Kyxo+Gartxot
Eguna: urriak 17
Ordua: 19:00
Lekua: Sarobe
Prezioa: doan
Hizkuntza: euskara
Antolatzailea: Poxta Zahar
Sinopsia: Kyxo Urnietako musika taldearen lehen maketaren aurkezpena. Madeleine eta Grises taldeetako kide Gartxot Unsain bakarlari moduan enztuteko aukera ere egongo da.
FAMILI IKUSKIZUNA: Aioko – Zurrunka teatroa
Eguna: urriak 18
Ordua: 18:00
Lekua: Sarobe
Prezioa: 3 euro
Hizkuntza: hitzik gabe
Antolatzailea: Udala
Sinopsia: Aioko irlako biztanleak ez ziren ohartu aniztasunak izan dezakeen balioaz. Bi pertsona oso berezi, Azkartxin eta Moteltxin, izango ditugu istorio honen protagonistak eta haien herriko komunikazio eta zaintza arazoak ezagutuko ditugu. Bidaia fantastikoa izango da, non abenturak, emozioak, sorpresak, genioak eta argiz beteriko itzalak aurkituko ditugun.
IPUIN KONTALARIA: Ixabel Agirresarobe
Eguna: urriak 23
Ordua: 17:30
Lekua: Lekaio
Prezioa: doan
Hizkuntza: euskara
Antolatzailea: Udala
Sinopsia: Urnietako udal liburutegiak, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, etxeko txikienentzako ipuin kontaketa saioak antolatu ditu. Saioa lau urtetik gorako haurrei zuzendua egongo da.
KALE ANTZERKIA: Baldin bada – Shakti Olaizola
Eguna: urriak 24
Ordua: 18:00
Lekua: Egape ikastola
Prezioa: doan
Hizkuntza: hitzik gabe
Antolatzailea: Udala
Sinopsia: Bi pertsonai xamurren bihurrikeri eta abenturak ezagutu nahi? akrobazia, kontorsioa, pintura eta danza…
BAKARRIZKETA: Erradikalak ginen – Ane Labaka eta Beatriz Egizabal
Eguna: urriak 24
Ordua: 19:00
Lekua: Sarobe
Prezioa: doan
Hizkuntza: euskara
Antolatzailea: Poxta Zahar
Sinopsia: Bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsiz, bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenen aurka: zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz… Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio.
KONTZERTUA: Puro Relajo
Eguna: urriak 25
Ordua: 18:00
Lekua: Egape ikastola
Prezioa: 5 euro
Hizkuntza: gaztelera
Antolatzailea: Udala
Sinopsia: 2013 urtetik 500 kontzertu baino gehiago eskain dituzte Puro Relajoko nafarrek: rantxerak, korridoak, eta tartean klasiko ugari: Échame la culpa, Gracias a la vida, Morena de mi corazón, Xalbadorren Heriotzean…
IPUIN KONTALARIA: Marisa Tabernero
Eguna: urriak 30
Ordua: 17:30
Lekua: Lekaio
Prezioa: doan
Hizkuntza: euskara
Antolatzailea: Udala
Sinopsia: Urnietako udal liburutegiak, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, etxeko txikienentzako ipuin kontaketa saioak antolatu ditu. Saioa lau urtetik gorako haurrei zuzendua egongo da.
KONTZERTUA: JMartina + Ameba
Eguna: urriak 30
Ordua: 19:00
Lekua: Sarobe
Prezioa: doan
Hizkuntza: euskara
Antolatzailea: Poxta Zahar
Sinopsia: Usurbilgo laukote batek osatzen du Ameba taldea eta JMartina osatzen duen hirukoteak berriz, Elektronika-Rap-Trap musika lantzen du.
MUSIKALA: Jimena¿Y ahora qué? – Les Figuerettes
Eguna: urriak 31
Ordua: 19:00
Lekua: Sarobe
Prezioa: 5 euro
Hizkuntza: gaztelera
Antolatzailea: Udala
Sinopsia: Jimena gozotegi bateko jabea da, Marion bazkidearekin batera negozioa mantentzeko ahaleginetan dabilena. Auzo berean dago Andres bere lagun eta zapataria, eta denok etxejabeen jazarpena jasan behar dute. Umorez beteriko musikala.
IPUIN KONTALARIA: Ixabel Agirresarobe
Eguna: azaroak 6
Ordua: 17:30
Lekua: Lekaio
Prezioa: doan
Hizkuntza: euskara
Antolatzailea: Udala
Sinopsia: Urnietako udal liburutegiak, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, etxeko txikienentzako ipuin kontaketa saioak antolatu ditu. Saioa lau urtetik gorako haurrei zuzendua egongo da.
BERTSO SAIOA: Uxue Alberdi, Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal
Eguna: azaroak 7
Ordua: 19:00
Lekua: Sarobe
Prezioa: doan
Hizkuntza: euskara
Antolatzailea: Poxta Zahar
Sinopsia: Uxue Alberdi, Miren Amuriza era Nerea Ibarzabalen bertso Saioa. Gai jartzailea: Irati Zinkunegi.
FAMILIA IKUSKIZUNA: Kontu kontari – Laenananaranja
Eguna: azaroak 8
Ordua: 18:00
Lekua: Sarobe
Prezioa: 3 euro
Hizkuntza: euskara
Antolatzailea: Udala
Sinopsia: Nagusiek ahaztu ez ditzaten eta txikiek ikasi ditzaten, Kontukantarik Txotxongiloen laguntzarekin oroimenean dauzkagun betiko abestiak eskaintzen ditu, hauek reggae, rap-a edo blues-a bezalako erritmo desberdinetara eramanez.
IPUIN KONTALARIA: Marisa Tabernero
Eguna: azaroak 13
Ordua: 17:30
Lekua: Lekaio
Prezioa: doan
Hizkuntza: euskara
Antolatzailea: Udala
Sinopsia: Urnietako udal liburutegiak, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, etxeko txikienentzako ipuin kontaketa saioak antolatu ditu. Saioa lau urtetik gorako haurrei zuzendua egongo da.
ANTZERKIA: Sisiforen paperak – Ttanttaka
Eguna: azaroak 15
Ordua: 19:00
Lekua: Sarobe
Prezioa: 5 euro
Hizkuntza: euskara
Antolatzailea: Udala
Sinopsia: Ez da harritzekoa kazetariak bokazioaren zerbitzura egotea, lan ezinezkoa baita haiena: idazkera zehatzaren eta gertaeren egiaren alde setatzen dira erredakzioan, prekarietatearen eta etsipenaren kontra erlojupean borrokan. Bitartean, botereak hariak mugitzen ditu informazioa kontrolatzeko. Ikertu eta galderak egitea da kazetariaren zeregina; zer gertatuko litzateke, ordea, galdekatua dena kazetaria bera balitz?
“Egunkaria kasuan” libreki inspiratutako lana, kazetaritzari egindako omenaldia da
IPUIN KONTALARIA: Ixabel Agirresarobe
Eguna: azaroak 20
Ordua: 17:30
Lekua: Lekaio
Prezioa: doan
Hizkuntza: euskara
Antolatzailea: Udala
Sinopsia: Urnietako udal liburutegiak, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, etxeko txikienentzako ipuin kontaketa saioak antolatu ditu. Saioa lau urtetik gorako haurrei zuzendua egongo da.
KONTZERTUA: Izaki Gardenak
Eguna: azaroak 21
Ordua: 19:00
Lekua: Sarobe
Prezioa: doan
Hizkuntza: euskara
Antolatzailea: Poxta Zahar
Sinopsia: 2012an Jon Basagurenen bakarkako abestiak janzteko sortutako taldea da Izaki Gardenak. Urte berean argitaratu zuten Itsasargiak diskoa. “Amaieratik hasi” eta “Aurri gara” etorri ziren ondoren, Mondo Sonoro aldizkariak estatuko amerikar/folk disko onena izendatu zuelarik. Urte eta erdiko atsedenaldiaren ondoren, oholtzetara itzuli dira “Dena oskol” izeneko diskoarekin.
KONTZERTUA: Garikoitz Mendizabal eta German Ormazabal
Eguna: azaroak 22
Ordua: 19:00
Lekua: Sarobe
Prezioa: 5 euro
Hizkuntza: euskara
Antolatzailea: Udala
Sinopsia: Emanaldi hau txistuak eta pianoak izan duten harremanaren isla da. Bi musika tresnen arteko metamorfosia. Txistuaren historian badago une bat, tradizioa, dantza eta folklorea alde batera utzi gabe ganbara musikara hurbiltzen dena, eta bidaide izan duen lehen instrumentua ziurrenik pianoa izan da.
ANTZERKIA: Juana la loca – Istrión teatro
Eguna: azaroak 29
Ordua: 19:00
Lekua: Sarobe
Prezioa: 5 euro
Hizkuntza: gaztelania
Antolatzailea: Udala
Sinopsia: Juana I erregina, estatu arrazoia medio, Felipe el Hermosorekin ezkondu zen hamasei urterekin. Alarguntzean eta Fernando Katolikoak behartuta berrogeita sei urte pasatu izan zituen Tordesillasko komentu batean. Garai eta toki horretan kokatua dago antzez proposamen hunkigarri hau.