Applications imbriquées
Albisteak
Retour Kezka azken 7 egunetan Urnietan 20 positibo izan ondoren
17·10·2020
Arduraz jokatzea eta prebentzio-neurriak errespetatzea eskatzen da nahi ez diren egoerak saihesteko
Gipuzkoako hainbat udalerritan bezala, Covid 19-ren eragina nabarmen igo da Urnietan azken egunetan, eta datuak nahiko kezkagarriak dira. Urriaren 8tik 14ra 20 positibo gehiago erregistratu dira udalerrian, eta 14 eguneko tasa 100.000 biztanleko 597,74koa izan da.
Horregatik, ezinbestekoa da zuhurtziaz eta erantzukizunez jokatzea, osasun-agintariek emandako prebentzio-neurri guztiak errespetatuz, Covid 19a gehiago zabal ez dadin eta neurri bereziak hartu behar ez izateko.
Berriro ere gogorarazten dira jarraitu beharreko neurriak:
- Erabili musukoa uneoro.
- Eskuak maiz garbitu
- 1,5 metroko distantziak errespetatu
- Saihestu pilaketak.
- Berrogeialdiak zorrotz egin.
- Sintomarik izanez gero, deitu Urnietako osasun-zentrora: 943 00 66 80.