Applications imbriquées
Albisteak
Retour Kantazaunek herriko kaleak girotuko ditu kantu kalejira batekin urriaren 27an
.
23·10·2023
Kantazaun taldeak kantu kalejira bat egin ohi du hilabete bakoitzeko azken ostiralean euskal kantutegia oinarri hartuta. Abiapuntua arratsaldeko 19:00etan izaten da San Joan plazan, eta, ondoren, kalez kale joaten dira bi orduz.
Hilabete honetako hitzordua ostiral honetan, urriaren 27an izango da.
Aurretik entsegua egingo da urriaren 24ean, 18:30ean, kiroldegiko boxetan. Urnietarrak animatzen dira entseguan eta kalejiran parte hartzera.