Applications imbriquées
Albisteak
Retour Kantazaunek herriko kaleak girotuko ditu kantu kalejira batekin otsailaren 24ean
20·02·2023
Kantazaun taldeak kantu kalejira bat egin ohi du hilabete bakoitzeko azken ostiralean euskal kantutegia oinarri hartuta. Abiapuntua arratsaldeko 19:00etan izaten da San Joan plazan, eta, ondoren, kalez kale joaten dira bi orduz.
Hilabete honetako hitzordua ostiral honetan, otsailaren 24ean izango da.
Aurretik entsegua egingo da bihar, otsailaren 21ean, 18:30ean, kiroldegiko boxetan. Urnietarrak animatzen dira entseguan eta kalejiran parte hartzera.

