Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Kanpoko argiteria publikoaren kontratua esleitzea onartu da

.

27·09·2023


Urnietako kanpoko argiteria guztia LED sistemara aldatzea eta bere mantenua egitea ahalbidetuko duen kontratuaren adjudikazioa onartu zen atzo arratsaldean ospatu zen udalbatzarrean.

Kontratua lizitazioa irabazi duen UTE Urnietako Argiteri Efizienteari esleituko zaio. 10 urteko iraupena izango duen kontratu misto bat izango da, zeinak hornidura eta zerbitzua uztartuko dituen. Kontratuaren aurrekontu orokorra 1.428.495 eurokoa izango da eta Udalak 142.849 euro ordainduko dizkio urtean enpresari.

Kontratu horri esker, udalerriko kanpoko argiteriaren istalazioa aldatuko da LED sistemara. Hala, energiari dagokionez eraginkorragoa izango den udalerri bat izateko eta ingurumena gehiago errespetatzeko pauso berri bat emango da, izan ere, argi-kutsadura murriztuko baita.

Duela hilabete batzuk egindako argiteria publikoaren auditoretzaren arabera, LED sistemarako aldaketak %70eko murrizketa ekarriko luke udaleko argiteria publikoaren energia-kontsumoan.

Horrela, Udalak energia aurreztearen alde hasitako bideari jarraipena emango dio. Azken urteotan herriko 300 argi inguru aldatu dira, eta, orain, herriko kanpoko argiteria osoa osatuko da beste 1.200 argi puntu inguru aldatuz, horrek ekarriko duen onura eta aurrezpenarekin. 
Puntu hau EAJ-ren eta PSE-EE-ren aldeko bozkarekin onartu zen. EH Bildu berriz, abstenitu egin zen.

Bestalde, galdera eta eskarien atalean EH Bilduk Gurutze Iantziren heriotzaren 30.urteurrena gogorarazi zuen eta bere omenaldian beraiez aparte Udaletxeko beste inor ez izatea faltan bota zuela adierazi zuen. Gobernu taldeak erantzun zuen gai horiek bizikidetza arloan landuko direla eta bidea denak batera egiten saiatuko direla.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA