Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Julene Valmaña, Egape ikastolako hizkuntza laguntzailea

.

25·05·2023


Azken zazpi ikasturteetan Egape Ikastolak BHI 1. mailatik 4. mailara bitartean ingeles hizkuntza laguntzailea du. Honek arloa ingelesez lantzen duten irakasleei laguntza ematen die ikasleen ahozko trebetasunak indartzeko. Bestalde, Egapeko ikasleek aukera dute tokiko ingelesa duen pertsona baten kultura eta ohiturak gertutik ezagutzeko.

Aurtengo ikasturtean Julene Valmaña dute bere artean. Miamiko neska gazte bat da, eta bere izen euskalduna gurasoei zor die, ama Tolosakoa eta aita Zaldibarkoa baititu. 

Ikasleek aukera ezin hobea dute ama hizkuntza ingelesa duen laguntzailea entzuteko eta berarekin ingelesa praktikatzeko. Gainera, Julenek esaten diena ulertu behar dute, azentua eta doinua barneratuz. Honek ingeles hutsean hitz egiten die ikasleei eta ondo ulertzeko hainbat estrategiaz baliatzen da: esandakoa errepikatuz, gorputz mintzaira erabiliz, irudiak eta laguntza bisualaren bidez...

Julenek bere herrialdea, hiria, ohitura eta zaletasun eta kulturaren inguruko azalpenak eman dizkie ikasleei. Eta hauek, era berean, aukera paregabea dute gurearen berri ingelesez hari emateko. Besteak beste, hizkuntz laguntzaileak tour birtual bat antolatu zien ikasleei, Miamira joanez gero zer leku bisitatu behar zituzten erakutsiz. Egapeko ikasleek, berriz, tour bat prestatu zioten Urnietako leku esanguratsuenak edo aipagarrienak erakutsiz.  

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA