Applications imbriquées
Albisteak
Retour Jarraipena odol-emaileekin dagoen lankidetzari
07·05·2021
Udalak odol-emaileak elkartearekin elkarlanean jarraituko du burutzen duen osasun eta gizarte lanaren garrantzia aintzat hartuta. Sinatutako hitzarmenaren bidez, Udalak Lekaio kultur etxeko erabilera anitzeko gela utziko dio elkarteari eta 1.300 euroko diru-laguntza emango dio 2021ean, odola ematen duten pertsonei saioen ostean ogitarteko bat eta ura banatzeak eragiten dien gastuari aurre egin ahal izateko.
Elkarteak odola ateratzeko sei kanpaina egingo ditu Urnietan aurten, eta sentsibilizazio-kanpaina bat gauzatuko du udalerriko ikastetxeetan.