Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Jabetze Eskola: “Krisi eta Dolu egoeretako autolaguntza emozionalerako tailerra”

.

18·01·2021


Urnietako Udalak Pepa Bojok zuzenduko duen “Krisi eta dolu egoeretarako autolaguntza tailerra” antolatu du. Bojo psikoterapeuta ezaguna da eta emakumeekin lan egiten aditua. Herriko emakumeei zuzendutako tailerra gaur egun bizi dugun egoerara bideratuta egongo da, eta Covid 19k eragindako krisi honetan eta konfinamenduan bizi izan diren egoerak aztertzeko eta laguntzeko balio izango du. Prozesu hori guztia benetan zaila izan da herritarrentzat, izan ere, egoera gogorrak eta konplexuak bizi izan dira.

Krisia baliatu indartzeko

Egingo diren saioetan, emakumeen eskaerei aurre egiteko gune bat sortuko da: ulermen-prozesuan laguntzea, autokudeaketa-baliabideak ematea, krisialdian zehar ibiltzeko gakoak zehaztea eta dueluak kudeatzeko jarraibideak.

Krisia aldaketaren sinonimoa da, berregituraketarena. Hazkunde-krisiak daude, existentzialak eta bat-bateko aldaketek eta galerek eragindakoak. Badira, halaber, gaur egungoa bezalako krisi sozialak, interpelatzen eta zalantzan jartzen gaituztenak, zeinak neurri handiagoan edo txikiagoan krisi pertsonalak edo harreman-krisiak sortu dituztenak.

Krisiak heldutasuna lortzeko, bizitakotik ikasteko, bizitza onartzeko, ulertzeko, elkar ezagutzeko, gure baliabide pertsonalak garatzeko, indartzeko eta ahalduntzeko aukerak dira, nahi duguna egia bihurtuz. Eta, hain zuzen ere, hori izango da tailerrean landuko dena.

Metodologia parte hartzailea

Metodologiari dagokionez, batez ere parte-hartzailea eta bizipenezkoa izango da. Esperientziak bilduko ditu, ikasteko eta horren kausa ulertzeko. Talde-dinamikako eta emoziodun laneko teknikak erabiliko dira.

Ordutegiak

Otsailaren 4an hasiko den tailerra 15-20 laguneko talde batean gauzatuko da, segurtasun-neurri guztiak bermatuta. 8 saio izango dira, asteko bat. Saioak ostegunetan izango dira 15:00etatik 16:45era eta gaztelaniaz gauzatuko dira.

Izena ematea urtarrilaren 18tik 28ra

Tailerrean parte hartzeko ezinbestekoa izango da Urnietan erroldatuta egotea. Interesa duten emakumeek izena emateko aukera dute urtarrilaren 18tik 28ra bitartean, honako bide hauen bitartez.

  • Bertan herritarrentzako arreta-bulegoan.
  • Urnietako Udalaren webgunean.

Tailerraren prezioa 5 eurokoa izango da.

IZENA EMAN HEMEN

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA