Applications imbriquées
Albisteak
Retour Imanol Ansak irabazi du erremonteko banakako final handia
11·09·2023
Imanol Ansa da Eusko Label-Banakako Erremonte Txapelketako txapeldun berria. Urnietarrak 30-17 irabazi zion Aritz Juaneneari larunbatean jokatutako finalean eta lehen aldiz jantzi zuen txapelketa nagusiko txapela. Ansak partida bikaina jokatu zuen eta Juaneneak ezin izan zion aurre egin aurkariaren jokoari.
Finaleko lehen zatia nahiko parekatua izan zen tanto gutxiren aldearekin, markagailuak 14 eta 12 zihoazenean erakusten zuen bezala. Hortik aurrera ordea, Ansaren nagusitasuna agerikoa izan zen eta nagusitasunez irabazten amaitu zuen.
Zorionak Imanol!
Argazkia: Oriamendi