Applications imbriquées
Albisteak
Retour Imanol Ansa erremonteko Masterseko txapeldun
20·02·2023
Imanol Ansak irabazi zuen larunbat honetan Masters Kutxabank erremonteko banakako txapelketa, Endika Barrenetxeari 29-30 irabazita Hernaniko Galarreta pilotalekuan.
Ansa aurretik joan zen markagailuan 17-28ko errentarekin, baina Barrenetxeak, iazko txapeldunak, azken unera arte borrokatzeari utzi gabe, markagailua 29na berdintzea lortu zuen emozioz beteriko partida amaieran.
Horrela, Urnietako aurrelari handiak bere banakako lehen txapelketa irabazi du elitean eta Masterseko txapela lortu duen bosgarren erremontista bihurtu da. Koteto Ezkurrak (2012), Javier Urrizak (2013, 2014, 2017, 2018, 2019 eta 2021), Xanti Utergak (2015 eta 2016) eta Barrenetxea IV.ak (2020 eta 2022) osatzen dute txapeldunen zerrenda urnietarrarekin batera.
Argazkia: EITB