Applications imbriquées
Albisteak
Retour Hitzaldia: “Osasun mentala: zeure burua ulertzen ikasi” azaroaren 22an
03·11·2023
“Osasun mentala: zeure burua ulertzen ikasi” hitzaldia entzunteko aukera egongo da azaroaren 22an.
- Eguna: azaroak 22
- Ordua: 17:30-20:30
- Lekua: Kiroldegiko erabilera anitzeko gela
- Hizkuntza: euskara
Izen ematea
Hitzaldi hau 16-30 urte bitarteko pertsonei zuzendua dago. Interesa dutenek izena eman dezakete azaroak 15 arte Bertanen eta Gazte Informazio Puntuan aurrez aurre. Halaber, gazteinformazioa@urnieta.eus helbidera idatzita ere gauzatu daiteke.
Gaia: Osasuna eta bizi-kalitatea lortzeko ezinbestekoa da, gorputzaz gain, gure burua ere zaintzea. Pixkanaka osasun mentalak duen garrantziaz jabetzen ari gara, eta gaiari heltzeko ordua da. Tailer honen bitartez geure burua ulertzeari ekingo diogu. Dinamika ezberdinen bitartez auto-ezagutzaren bidea hartuko dugu, gure osasun mentala hobetzeko helburuarekin.