Applications imbriquées
Albisteak
Retour Hitzaldia: “Gazteak eta mugikorrak: gurasook zer egin dezakegu?
07·03·2023
Azken urteotan pantailen erabilera izugarri igo da heldu eta nerabeengan. Pantailek eta bereziki Smartphonek denongan duten eragina ikusita eta gure gaztetxoen erabilerarekin kezkatuta guraso asko daude. Horregatik, garrantzitsua da informazioa jasotzea, kontzientzia piztea eta erabakiak hartzen joatea.
Horri guztiari heltzeko “Gazteak eta mugikorrak: gurasook zer egin dezakegu?” hitzaldia antolatu du Urnietako Udalak. Hitzaldia Bidelagunek bideratuko du eta ondorengo puntuak landuko dira:
- Pantaila ezberdinen erabilerari buruz gogoeta egin eta pertsonengan duten eragina plazaratzea.
- Helduok pantailekin dugun harremana eta erabileraren inguruan hausnarketa egin. Gurasoak seme-alaben eredu.
- Interneten ibiltzearen arriskuak eta babesteko pistak.
- Sare sozialek konkretuki duten inpaktua.
- Online-jokoak sortzen ari den menpekotasuna.
- Smartphone-n erabileraren inguruko jarraibide eta mugak, gurasoentzako lagungarri eguneroko kudeaketan.
- Aurreneko mugikorraren erosketa atzeratzeaz eta Zarautzeko ekimena: “Gure aukera, guk 16”
- Iritziak, kezkak… elkarbanatzeko aukera.
Izena eman martxoak 7-13 bitartean
Hitzaldia martxoaren 14ean eskainiko da, 17:30ean, kiroldegiko boxetako gela balioanitzean, eta bertan parte hartzeko interesa dutenek izena eman beharko dute martxoaren 7-13 bitartean. Horretarako ondorengo aukerak daude:
- Presentzialki: Bertan eta Gazte Informazio Puntua
- Telefonoa: 943008033