Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Hitzaldia: “Bullying egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu”

27·03·2023


Haur eta nerabeen heziketa-prozesuan, guraso guztiek behar dute momenturen batean laguntza, guraso bezala dituzten funtzioak era egokian garatzeko. Laguntza edo sostengu horrek, ordea, ez du izan behar konpontzailea edo terapeutikoa bakarrik; aitzitik, helburu prebentiboa izan behar du, eta familiako kide guztien garapena sustatu. 

Helburu horrekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak “Treba gurasoak” prestakuntza ekimena jarri zuen martxan aurreko ikasturtean gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzeko. Lehenengo edizioan 79 hitzaldi eta tailer antolatu ziren eta esperientzia aberasgarria izan zenez, aurten, bigarren edizioa egingo da eta Urnietan 3 hitzaldi eskainiko dira. 

Horietako bigarrenaren izenburua “Bullying egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu” izango da eta Izaskun Lopezek gidatuko du. Ondorengoa izango da hitzaldiaren helburu nagusia: familiei seme-alabentzako ingurune seguru eta babesleak sortzen laguntzea, eta egon daitezkeen arrisku-egoerak detektatzen eta identifikatzen ikastea, hala nola jazarpen- edo bullying-egoerak.

Izena eman martxoak 27-31 bitartean

Hitzaldia apirilaren 19an eskainiko da, 18:00etan, kiroldegiko boxetako gela balioanitzean, eta bertan parte hartzeko interesa dutenek izena eman beharko dute martxoaren 27-31 bitartean. Horretarako 3 aukera daude:

  • Presentzialki: Ludoteka, Bertan eta Gazte Informazio Puntua
  • Telefonoa: 943008033
  • Posta: gazteinformazioa@urnieta.eus

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA