Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Hitzaldia: “adimen emozionala, zer da sentitzen dudana?”

.

27·03·2023


Gazteen garapena, autonomia eta ahalduntzea bultzatu nahi ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak, bizitzen ari diren aro horretan bizipen zoriontsuak izan ditzaten. Horregatik saiatzen dira zer behar, kezka eta desio dituzten ezagutzen, 

Izan ere, funtsezkoa da gurasoei, familiei, haur eta nerabeen heziketa onuragarrian laguntzeko baliabideak ematea; eta batez ere, gazteak berak gaitzea, beren bizi-proiektuak eta egitasmo sozialak aurrera eraman ahal izateko tresnak emanez. 

Hori horrela, modu batean edo bestean trebatzeko diren hainbat jarduera antolatzen ditu Aldundiak formatu anitzetan (ikastaroak, topaguneak, hitzaldiak…) eta askotariko hartzaileentzat.

Helburu horrekin, “Treba gazteak” ekimena garatzen du, eta testuinguru horretan ondorengo hitzaldia eskainiko da Urnietan Jone Zalduegik gidatuta: “adimen emozionala, zer da sentitzen dudana?” Ondorengoa izango da hitzaldiaren helburu nagusia: norberaren emozioak identifikatzen ikasi, eta horiek kudeatzeko estrategia ezberdinak landu.

Izena eman martxoak 27-31 bitartean

Hitzaldia apirilaren 20an eskainiko da, 18:00etan, kiroldegiko boxetako gela balioanitzean, eta bertan parte hartzeko interesa dutenek izena eman beharko dute martxoaren 27-31 bitartean. Horretarako 3 aukera daude:

  • Presentzialki: Bertan eta Gazte Informazio Puntua
  • Telefonoa: 943008033
  • Posta: gazteinformazioa@urnieta.eus

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA