Applications imbriquées
Albisteak
Retour Herritar dezente dabil parte hartze prozesuko informazio karpan
27·10·2023
Urnietako Udala aurrekontu irekien parte hartze prozesu berri bat gauzatzen ari da 2024ko aurrekontuko 150.000 euro zertara bideratu erabakitzeko.
Gaur informazio karpa jarri da eta herritar dezente ari da gerturatzen. Hauek dira karparen kokalekuak:
- Urriaren 27an: 10:00etatik 14:30era Etxeberri plazan eta 17:00etatik 20:00etara San Joan plazan.
- Urriaren 28an: 10:00etatik 14:30era kiroldegiaren kanpoaldean.
Animatu eta parte hartu.