Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Agrégateur de contenus

Hartu aurretiko hitzordua eta eman gutuna Errege Magoei

.

23·12·2020


Aurten ezin da Erregeen ohiko kabalgata ospatu Covid 19ren pandemiaren ondorioz, baina Errege Magoentzat haurren irribarrea funtsezkoa da eta besoak gurutzatuta ez geratzea eta bizi dugun egoerara egokitzen den alternatiba bat bilatzea erabaki dute.
 
Urtarrilaren 5ean frontoian, hitzordua eskatuta
 
Hala, urtarrilaren 5ean, herriko frontoian izango dira, herriko haurrei gutunak emateko aukera eskainiz. Horretarako, aurrez hitzordua hartu beharko da Urnietako Udalak Etxeberri plazan jarriko duen karpan. Beraz, 0 eta 6 urte bitarteko haurren gurasoek (2020-2014) hitzordua hartu beharko dute hurrengo egun eta orduetan.
 
Urtarrilak 2: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00
Urtarrilak 3: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00
 
Urnietako Udalak eskutitz bat bidaliko du herriko etxe guztietara informazio horrekin. Era berean, orri horren atzeko aldean, maketaturiko orri bat joango da, haurrek haien nahiak idatz ditzaten.

Agrégateur de contenus

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

Agenda kulturala

AGENDA