Applications imbriquées
Albisteak
Retour Gune urdineko aparkalekuen funtzionamendua berrezarri da
.
09·10·2023
Sanmiel jaien ospakizunak eta prestaketak zirela eta hainbat aparkaleku kendu ziren txosnak eta barrakak jartzeko.
Aparkaleku horiek kentzeak sorturiko eragozpenak arintzeko, TAO zerbitzua (gune urdineko aparkalekua) etetea erabaki zen urriaren 9 arte.
Dagoeneko amaitu da epe hori, eta, beraz, gune urdineko aparkalekuen funtzionamendua berrezarri da. Aurrerantzean, baimendutako gehienezko aparkaldia 60 minutukoa izango da eremu bakoitzeko karteletan zehazturiko ordutegiaren barruan.

