Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Gogoratu bihar izango diren neurriak Frantziako Tourra Urnietatik igarotzearen ondorioz

.

01·07·2023


Frantziako Tourra Urnietatik igaroko da bihar, uztailak 2, eta hainbat egokitzapen egin dira antolakuntzaren eskakizunak betetzeko.


Idiazabal kalea moztuta


Tropela Andoaindik iritsiko da 15:50ak aldera eta herria zeharkatuko du Idiazabal kaletik, ondoren Hernanirantz jarraitu eta etapa Donostian amaitzeko.


Ondorioz, ezin izango da ibilgailurik ibili 12:00etatik 17:00etara, izan ere, GI-131 errepidea, Andoaindik Hernanira doan errepidea, itxita egongo da Idiazabal kaletik igarota.


Oinezkoei dagokienez, 13:00etatik aurrera ezingo da Idiazabal kalea zeharkatu, lasterketako karabana tropela iritsi baino 2 ordu lehenago igaroko baita.


Ikurrin banaketa


Bestalde, Urnietako Udalak ikurrinak banatuko ditu bihar 13:00etatik aurrera Zaldundegi inguruan izakinak agortu arte.

 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA