Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Agrégateur de contenus

Gipuzkoak 60 harrera-familia behar ditu

.

04·11·2020


  • Babesgabetasun egoeran dauden haurrak ikusgarri egiteko eta harrera-familia gehiago lortzeko helburuz “Ikusezinak” kanpaina aurkeztu du Aldundiak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ‘Ikusezinak’ kanpaina aurkeztu du 60 harrera-familia lortu nahi direlako hainbat arrazoi medio beren familietan bizi ezin dutelako harrera-familia bat behar duten haurrentzat. Gaur egun, Gipuzkoan, 414 haur eta gazte bizi dira harrera-familietan; horietatik 338 adingabeak dira, eta beste 76k harrera-familietan bizitzen jarraitzen dute adin nagusikoak izanagatik.

Askotan ez dugu ezagutzen neska-mutiko horiek bizi duten egoera, eta, horregatik, ikusezinak dira gizartearentzat. Kanpaina honen bitartez, ikusgarri egin nahi ditu Aldundiak, eta, horri esker, beren etxeetan hartuko dituzten harrera-familiak bilatu. Familiako harrera Gipuzkoan egonkortuta dagoen babes figura bat da, adingabeei alternatiba ezin hobe bat eskaintzen diena.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren familia-harrerako programak 31 urte betetzen ditu aurten. Lurraldean babesgabetasun egoeran dauden haur eta nerabeek zailtasun handiko errealitateak dituzte beren familietan. Batzuetan, arazo horiek hain dira larriak, ezinbestekoa baita adingabe horiek beren familiatik kanpoko ingurune batean zaintzea. Guztiek ez dituzte behar berberak, baina familia baten berotasuna behar dute, eta, aldi berean, familia biologikoarekin harremana izaten segi, haiekin bizi ezin badute ere.

Kanpaina honetako protagonistak harrera-familiak berak izango dira (haurrak, gurasoak, anaia-arrebak), eta baita Izeba proiektuan parte hartzen duten familiak ere. Izeba proiektuaren bitartez, familiek izeba-osaben rola hartzen dute, egoitza-harreran bizi diren adingabeek dituen prozesuei laguntzeko. Programa hori 2009an sortu zen, eta gaur egun 158 harreman daude aktibo.

Parte hartzen duten familia guztiek jasotzen dute beharrezko laguntza eta babesa. Profesional talde bat daukate, harreraren jarraipena egiten duena, eta profesional horiek beharrezko erabakiak hartzen dituzte familiaren eta adingabearen ongizatea zaintzeko. Horrez gain, familiek laguntza ekonomiko bat jasotzen dute ohiko gastu guztiak estaltzeko, baita kasuan-kasuan aztertzen diren laguntza bereziak ere.

Harrera-familia izateko interesatuta egon litezkeen familiak informazioa eskatu dezakete ondorengo helbide elektronikora idatzita edo telefono zenbakira deituta:

  • familiaharrera@gipuzkoa.eus
  • 943 112522

Agrégateur de contenus

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

Agenda kulturala

AGENDA