Applications imbriquées
Albisteak
Retour Gaztelekuaren eskutik ekintza mordoa antolatu dira nerabeentzat Udarari begira
07·06·2021
Urnietako Gaztelekuak ekintza mordoa antolatu ditu nerabeentzat udako oporrei begira. Ekintzak ekainaren 23an hasi eta uztailaren 21 arte iraungo dute eta 11-16 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo dira.
Adin tarteetan banatuta
Egungo osasun egoera aintzat hartuta garatuko dira ekintzak, Eusko Jaurlaritzak finkaturiko neurriei jarraiki, eta hala, jarduera guztiak aire librean gauzatuko dira. Horretaz gain, adin tarte desberdinak zehaztu dira eta bakoitzari ekintza jakin batzuk eskainiko zaizkio.
2009an jaiotakoek esaterako, ur jolasez, eskulanez, sukaldaritzaz, igerilekuaz, Santa Clara irlara egingo den irteeraz, Irungo skate parkeaz, Leitzaranera bizikletaz egingo den txangoaz edo, San Pedro-Uliara oinez joateko aukera izango dute. 2008-2007 urteetan jaiotakek berriz, ur jolasak, piragua, Surf-a, igerilekua, Santa Clara irlara irteera eta pump track-a egindo dituzte. Eta 2006-2005 urteetan jaiotakoek azkenik, scape room batera joango dira eta surf-a eta piragua praktikatuko dituzte.
Izena eman ekainak 9-17 bitartean
Eskaintza zabal horretaz gozatu ahal izateko izena eman beharko da Gaztelekuan (Astelehen-astearte: 17:00-19:30 / Asteazken-ostegun: 17:00-20:00 / Ostirala 17:00-21:00). Horretarako epea ekainaren 9an irekiko da eta 17an itxiko da.
Edozein zalantza izanez gero, bestalde, Gaztelekuko hezitzaileei aurrez aurre galdetzeko edo telefonoz deitzeko aukera dago: 608928311 - 683610205