Applications imbriquées
Albisteak
Retour Gaztelekuak irailaren 13an irekiko ditu ateak
07·09·2023
Udako oporren ostean Urnietako Gaztelekuak irailaren 13an irekiko ditu ateak berriro aurreko ikasturteko ordutegiekin:
- Astelehen eta astearteetan 17:00-19:30
- Asteazken eta ostegunetan 17:00-20:00
- Ostiraletan 17:00-21:00.
Gaztelekuak 2008 eta 2012 urteen artean jaiotako gazteei eskainiko dizkie zerbitzuak.
Ate irekiak
Irailaren 11n eta 12an arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara Gaztelekua irekiko da, 2012an jaiotako ikasleek ezagutu dezaten. Familiek ere Gaztelekua bisitatu ahal izango dute egun horietan arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara.
Gaztelekuan parte hartu ahal izateko, interesatuen familiek izena emateko orria bete behar dute Gaztelekuan bertan. Zalantzarik izanez gero ondorengo helbidera idatzi edo adierazitako telefonoetara dei daiteke.
- gaztelekua@urnieta.eus
- 608928311 – 943333972