Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Agrégateur de contenus

Gaztelekuak ateak ireki ditu, aurretiko hitzorduarekin, txandekin, espazio egokituekin eta segurtasun neurriekin

-

07·10·2020


Gaztelekuak astelehenean ireki zituen ateak berriro eta horrenbestez ekin dio 2020-2021 ikasturteari egoera berrira egokituta bada ere. Ordutegiei dagokienez aurreko urtekoak mantenduko dira nahiz eta aurretiko hitzordua derrigorrezkoa izango den eta erabiltzaileak txanda desberdinetan banatuko diren. Bestalde, negurtasun neurriak zorroztu dira eta talde finkoak antolatuko dira. Hau da, ezingo dira eskola-ikastetxe desberdinetakoak, gela desberdinetakoak eta kurtso desberdinetakoak talde berean joan.

Ordutegia

  • Astelehen  eta astearteak: 17:00-19:30
  • Asteazken eta ostegunak: 17:00-20:00
  • Ostiralak: 17:00-21:00

Txandak

Astelehentik ostegunera txanda aldaketak 18:30etan izango dira.

  • Lehen txanda: 17:00-18:15 bitartean LH6 mailakoek izango dute hitzordua: astelehenean EGAPE A, astearte eta azteazkenetan MAGALE, eta ostegunetan EGAPE B. Modu honetara, LH6 mailako gela guztiek izango dute Gaztelekura bertaratzeko ordutegi finkoa.
  • Bigarren txandan: DBHkoen ordutegia izango da. 18:30etan hasita eta egunaren arabera dagokion itxiera ordura arte.

Ostiraletan berriz,  17:00-19:00 bitartean DBH1-DBH2 eta 19:00-21:00 bitartean DBH3-DBH4.

Hiru espazio

Gaztelekuaren barruan hiru espazio egokitu dira. Beheko solairuan topagunea ezarri da, eta goiko solairuan ostera, puff gela eta musika-play gela kokatu dira.

Hitzordua ezinbestekoa

Gaztelekura joan nahi duten gazteek hitzordua hartu beharko dute aurretik ezinbestean. Hitzordua hartzeko unean erabili nahi duten gunea ere zehaztu beharko dute. Horretarako ondorengo telefonoetara deitu edo whatsappez idazteko aukera dute:

  • 608928311
  • 683619205

Gurasoek sinaturiko orria

Aurten gainera, derrigorrezkoa izango dute gurasoek sinaturiko orria beteta eramatea.

Segurtasun neurriak

Espazio segurua izateko babes neurriak errespetatzea ezinbestekoa izango da.

  • Musukoa eraman beharko da.
  • Eskuak garbitu beharko dira sarrera-irteeretan.
  • Tenperatura hartu.
  • Eraikin barruan pilaketak saihestu.
  • Materiala desinfektatu.
  • Espazioa aireztatu.

Agrégateur de contenus

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

Agenda kulturala

AGENDA