Applications imbriquées
Albisteak
Retour Gazte Informazio Puntua martxan dago eta irailaren 6an berreskuratuko du ohiko ordutegia
.
03·09·2021
Gazte Informazio Puntua martxan da berriro udako etenaldiaren ostean eta irailaren 6an berreskuratuko du ohiko ordutegia.
- Astelehenetik ostegunera: 17:00-19:00
- Ostiraletan: 11:00-14:00
Bertan informazioa eta aholkularitza dituzte eskura herriko gazteek hainbat gairi buruz: lana eta ikasketak, besteak beste. Halaber, interesa dutenek jolasen mailegu zerbitzua balia dezakete. Azken zerbitzu hau irailaren 14tik aurrera egongo da herritaren eskura berriro.

