Applications imbriquées
Albisteak
Retour Gaueko lanak Urnietako trenbidean, hiru astez, urriaren 9tik aurrera
24·10·2020
Adif-ek trenbidea eta azpiegitura birgaitzeko lanak egingo ditu Madril eta Hendaia arteko trenbide-zatian, trenbide-zirkulazioaren segurtasuna bermatzeko eta instalazioak hobetzeko.
23:30etik 5:00etara
Urnietako zatiari dagokionez, lanak urriaren 9tik aurrera eta hiru astez gauzatuko dira gaueko 23:30etik goizeko 5:00ak arte asteburuak barne. Lanak ordutegi horretan egingo dira, ezin direlako eguneko lanaldian egin, kontuan hartuta trenbideko trafikoan eragin handia duela.
Urnietako Udalak herritarrei Adif-en eskutik jasotako informazioa helarazten die, zeinean aldez aurretik barkamena eskatzen duen zaratek sor ditzaketen eragozpenengatik.