Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak alarma egoera ezarri ondoren

.

27·10·2020


​Espainiako Gobernuak koronabirusaren kutsatzeak eteteko asmoz alarma egoera ezartzea erabaki ondoren, Eusko Jaurlaritzak hainbat neurri murriztaile hartu ditu Euskadin. Atzo argitaratu ziren neurri horiek EAEko aldizkari ofizialean, eta beraz, dagoeneko indarrean daude. Berritasunen artean Udalerriak ixtea, etxeratze-agindua eta sei pertsonatik gorako taldeak galaraztea nabarmentzen dira. Momentuz 15 egunez egongo dira indarrean neurriak.

Euskal Autonomia Erkidegoko mugak itxita egongo dira. 

Osasun arreta jasotzeko, lanera joateko, ikasketengatik edo zaintza arrazoiengatik soilik ahalbidetuko da EAEko mugak zeharkatzea.

Udalerri guztietan sarrera-irteerak itxita egongo dira. 

Osasun zentroetara joateko, lanera joateko, ikasketengatik, zaintza arrazoiengatik, jarduera sozioekonomikoak egiteko edo banako kirol jarduerak edo aire zabaleko kirol jarduerak praktikatzeko soilik  baimenduko da udalerri mugakideen arteko mugikortasuna.

Gehienez sei pertsona bildu ahalko dira taldean, eremu publikoan nahiz pribatuan. 

Bizikideak izatea izango da salbuespena. Kasu horretan ez da mugarik egongo.

Gauez zirkulatzeko askatasuna mugatuta egongo da 23:00etatik 06:00etara.

Gaueko 23:00etatik goizeko 6:00etara beharrezkoak diren jarduerak egiteko soilik izango da kaletik ibiltzea. Kasu hauek aipatzen ditu dekretuak: sendagaiak, osasun-produktuak eta premia biziko beste ondasun batzuk erostea; osasun-zentroetara joatea; albaitaritza-zentroetara joatea urgentziazko arrazoiengatik; laneko, lanbideko, enpresako, erakundeetako edo legezko betebeharrak betetzea; ohiko bizilekura itzultzea, atal honetan aurreikusitako jarduera batzuk egin ondoren; adinekoei, adingabeei, menpekotasun-egoeran daudenei, desgaitasunen bat dutenei edo bereziki ahulei laguntza eta zaintza ematea; gasolindegietan edo gasolina-zerbitzuguneetan erregaia hartzea, aurreko adibideetan aurreikusitako jarduerak egiteko beharrezkoa denean, eta ezinbestekoa den edozein jarduera, betiere behar bezala egiaztatuta badago.

IKUSI DEKRETUA OSOTASUNEAN

 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA