Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Etxeberriko jaiak irailak 15-17 bitartean ospatuko dira

.

05·09·2023


Etxeberriko jaiak hazten joan dira pixkana, ekintza kopurua eta jendearen parte hartzea handitu baita urtez urte. Aurtengoa bosgarren edizioa izango da eta programa polita osatu dute beste behin auzoko bizilagunek.

Ekintza mordoa

Txupinazoa irailaren 15ean jaurtiko da 18:30ean. Ondoren, apar jaiaz gozatzeko aukera izango da eta eguna Bossa Jazz Blues Urnietako musika taldearen emanaldiarekin amaituko da.

Irailaren 16an, goizeko 11:00etan joko da diana Txanbolin txistulari bandaren doinuekin. Ordu erdi beranduago ginkanaz eta jokuez gozatu ahalko da. 13:30 aldera ostera, indarrak berritzeko herri bazkaria egongo da.

Arratsaldean ere ekintza mordoa izango dira. 17:00etan bingoa, 19:00etan tortilla lehiaketa eta 20:00etan berriz, Etxeberri talent lehiaketa. Gero herri afariak hartuko du lekukoa eta gauean Summer Hits Partya DJ Flowing-en eskutik.

Irailaren 17an azkenik, Txirristra irristakorra egongo da eguerdiko 12:00etan eta festei amaiera emateko arratsaldeko 18:00etan Nimuren antzerkia ikusteko aukera izango da. Eguraldi txarra eginez gero, ekintza Egapen ospatuko da.

Bazkarirako tiketak irailak 13 arte

Herri bazkarian parte hartu nahi dutenek tiketa erosi beharko dute aurretik Biak edo Celtics-en. Horretarako azken eguna irailaren 13a izango da.

Auzoko jaiak izan arren, herri guztiak parte har dezake ekintzetan eta antolatzaileek urnietar guztiak animatzen dituzte gerturatzera eta ondo pasatzera.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA