Applications imbriquées
Agrégateur de contenus
.
31·01·2023
Odola ematea bizitzak salbatzen laguntzen duen ekintza solidarioa da, eta tokiko odol-emaileen elkarteek egiten duten lana oso garrantzitsua da. Emaile berriak bilatzeaz eta odol-emate saioak antolatzeaz gain, odol-emate kopuru jakin bat egiten duten pertsonei errekonozimendua egiten diete.
Atzo diplomak banatu zitzaizkien hurrengo 5 pertsonei:
25 odol-emate
- Alejandro Cobo Martin
- Aitziber Peñagarikano Artola
40 odol-emate
- Concepción Estevez Ikutza
50 odol-emate
- Julian Uzquiza Gaztañaga
60 odol-emate
- Mercedes Olazabal Muniain
Eskerrak ematen zaizkie odol-emaileei egiten duten ekarpenagatik, dohaintza horiek ezinbestekoak baitira beharra duten pertsonei laguntzeko eta, horrela, ospitale-zerbitzuek egunero egiten dituzten transfusio-eskaerei erantzun ahal izateko.