Applications imbriquées
Agrégateur de contenus
.
23·03·2021
Urnietako Udalak aurrera jarraitzen du Ermotegi HEA 27 eremuan 130 etxebizitza eraikitzeko prestatu beharreko dokumentazioarekin. Abenduaren 4an egindako osoko bilkuran Plan Bereziaren testu bategina aho batez onartu ondoren, otsailaren amaieran behin betiko onartu zen adostasun hitzarmena, eta urbanizazio-proiektuaren hasierako onarpena ere egin zen.
Duela gutxi, Birpartzelazio Planari hasierako onarpena eman zaio Tokiko Gobernu Batzarrean, eta, ondoren, eraikuntza-proiektuak onartuko dira. Hala, gero eta gertuago dago eraikuntzaren hasiera, nahiz eta aurretiko lanak dagoeneko martxan dauden.