Applications imbriquées
Albisteak
Retour Elkarretaratzea Ukraniako herriari babesa erakusteko, martxoaren 9an, 12:00etan, San Joan plazan
08·03·2022
Urnietako Udalak 5 minutuko elkarretaratze isila egingo du bihar eguerdian Errusiaren inbasio militarra gaitzesteko eta egoera latz honetan hainbeste sufritzen ari den Ukrainako herriari babesa adierazteko.
- Eguna: martxoak 9
- Ordua: 12:00
- Lekua: San Joan plaza
Laguntza emateko bideak
Bestalde, edozein motatako laguntza (janaria, erropa, dirua…) bidaltzeko interesa duten herritarrek ondorengo helbidera idazteko aukera dute. Bertan emango zaie laguntza hori bideratu ahal izateko informazio guztia.
- errefuxiatuak@euskadi.eus
Errefuxiatuak
Era berean, errefuxiatuei buruzko laguntza jasotzeko, harremanetan jar daitezke Udaleko Gizartekintza sailarekin. Bertatik, CEAR-ekin edo Gurutze Gorriarekin kontaktu zuzena ahalbidetuko da.
- 943 00 83 49
3.000 euroko laguntza Udalak
Udalak ere bere ekarpena egin nahi du muturreko egoera krudel honetan laguntzeko, eta horrela, 3.000 euro bideratuko ditu laguntza humanitario gisa, Gurutze Gorriaren bidez kudeatuko dena.