Applications imbriquées
Albisteak
Retour Elkarretaratzea egin da Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean
26·11·2021
Urnietako Udalak deituta elkarretaratzea burutu zen atzo arratsaldean Udaleko arkupeetan Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean.
Edurne Gallo Udaleko Berdintasun teknikariak ekitaldia aurkezteko sarrera egin ostean 5 minutuko isilunea gauzatu zen lehenik. Ondoren, Udalak onarturiko adierazpen instituzionalean harturiko konpromezuak irakurri zituzten Izaro Ubillosek eta Maite Lopezek. Eta azkenik, ekitaldiari amaiera emateko Irati Zinkunegik eta Nekane Ubillosek lau bertso abestu zituzten.