Applications imbriquées
Albisteak
Retour Baditugu “Oscarra Oscarrentzat” antzerkirako sarreren irabazleak
06·08·2024
Txalo Produkzioak-en “Oscarra Oscarrentzat” antzerkiaren aurrestreinaldia ikusgai izango da abuztuaren 14ean, Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: abuztuak 14
- Ordua: 18:30
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: 7 euro
2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu uztailaren 31 arte izena ematen duten urnietarren artean.
Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:
- Belén Arribillaga
- Ander Egimendia
- Eider Iradi
- Jose Mª Agirre
Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte
Gainerakoentzat sarrerak (7 €) salgai daude Sarobeko bulegoan.
- Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00
Online ere eros daitezke sarrerak.
Sinopsia: Los Angeles (EAB) Zine Akademiako sariak, Oscar preziatuak
banatzen direneko gau magikoa. Baina gu ez gaude Kodak Antzokian; gu hiriaren
kanpoaldean kokatutako Motel ziztrin batean gaude, istorio hau kontatzeko
eskenatoki bakar bezala balioko digun terrazadun gelan. Hori bai, urrun (oso
urrun) “Hollywood”-en kartel famatua ikusten dugu. Óscar Manzano, zine
zuzendari gaztea, laburmetraia onenaren sailean izendatu dute sari garrantzitsu
hauetan. Eta zinearen hirira iritsi dira Guillermo Barrientos, kultura ministroa
Irene Navarro hazienda ministroarekin batera, batek daki zergatik. Batek
jakingo du, Oscarrek ez behintzat. Bi politikariek ezin dute elkar ikusi ere
egin, eztabaida eta matrakan dihardute etengabe Oscarren kalterako eta zeremonia
hasteko ordu gutxi falta direla hori da panorama. Oscarrek ustegabeko bixita
ere izango du; Pauline izeneko Escort Girl misteriotsu batena. Berak ez dakiena
da neska Guillermok berak kontratatu duela sari banaketan eta alfonbra gorrian
bere neska-lagunaren plantak egin ditzan. Orkestrarik desafinatuena ere ondo
utziko luken laukote honek euren bizitzako gaurik zoroenetakoa igaroko du Motel
txiki horretan. Zeremoniaren aurretikoak eta ondorengoak banatzen dira ordu eta
erdiko komedia honetan. Bilatu gabe elkar aurkituz, gorrotatuz, maitatuz eta
mila gauza gehiago biziz. Denok batzen gaituen marko baten barruan, hori bai.
Ametsak, gure ametsak, eta haiek betetzeko atzean zer uzteko gai ote garen.
Fitxa artistikoa
- Testua eta zuzendaritza: Mario Hernández
- Aktoreak: Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Oihana Maritorena, Jon Plazaola
- Ekoizleak: LaMandanga Producciones eta Txalo Produkzioa